miércoles, 13 de marzo de 2024

IKERTZAILEAK GARA GU!



MATERIAREN PROPIETATEAK 



https://docs.google.com/document/d/1SUDG37gj9mC5h-AqngLUua8r78ytlIhE/edit



viernes, 8 de marzo de 2024

OSASUNTSU HAZI, LUZARO BIZI


 OSASUNTSU HAZI, LUZARO BIZI!

    

    Gai honetan osasunaren inguruko gauzak ikasi ditugu. Ikasitakoarekin mindmup bat egin dugu eta hemen linka jarriko dut.


       ESKEMA




domingo, 3 de marzo de 2024

GORPUTZA DA BIZITZA!

 


GIZA APARATUAK ETA SISTEMAK


Gai honetan giza gorputzaren egitura aztertu dugu. Lau taldetan banatu gara eta ikerketa an bat egin dugu.

Ikerketa lan horretan gizakiek duten sistemak eta aparatuen inguruko informazioa bilatu behar izan dugu. 

Hemen esteka bat jarriko dut eta sistema eta aparatu horiei buruzko informazioa egongo da. 


POWER POINTA

domingo, 18 de febrero de 2024

IZAKI BIZIDUNAK BAINO GEHIAGO!


IZAKI BIZIDUNAK BAINO GEHIAGO!

Ingurunen landu dugun bigarren gaia izaki bizidunen ingurukoa izan da. Hainbat lan egin ditugu. Blog honetan gaian zehar egin ditugun lan batzuen linkak jarri ditut.















 

lunes, 20 de noviembre de 2023

LURRA, BIZITZAREN OPARI!



NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA?




 - Teoria desberdinak.

 TEORIA GEOZENTRIKOA   Lurra Unibertsoaren erdiguneaUnibertsoko elementu guztiak (planeta, ilargia, izarrak, ...) biraka zebiltzan bere inguruan. Ptolomeok planteatu zuen.


 TEORIA HELIOZENTRIKOA   Eguzkia erdigunea daGeldirik dagoena eguzkia da eta Lurra bere inguruan biraka dabil. Teoria Kopernikok proposatu zuen eta Galileo Galileiri esker arrazoia eman zioten. Gure eguzki sistemaren erdigunea da, baina ez Unibertsoarena.


Bideoa: unibertsoaren historia



EGUZKI SISTEMA


          - EGUZKIA GURE IZARRA


Eguzkia da gure sistemaren erdigunea, gure sistemaren izarra; ematen digun bero eta argiari esker bizi gara bizidunak Lurra planetan. 

Eguzkia gas bero bero duen bola birakari bat da, izar guztiak bezala, hidrogenoz eta helioz osaturik.

Eguzkiaren tamaina Lurra planeta baino 1.400.000 aldiz handiagoa da.

Eguzkiaren izpiek 8 minutu behar dituzte Lurrara iristeko.

Eguzkiaren barne egituran 3 geruza daude: Fotosfera, konbentzio aldea eta erreakzio aldea.
Eguzkiaren diametroa 1.400.000 Km-takoa da eta nukleoak 14.000.000ºC temperatura du. Eguzkiaren lekurik hotzena fotosfera da, normalean 5.500 gradu ditu.
Batzuetan Eguzkian leherketa mota batzuk izaten dira; horren ondorioz beltz gune batzuk ateratzen zaizkio. 


   - EGUZKI SISTEMA

Eguzkia da sistemaren izarra. Bere inguruan biraka zortzi planeta dabiltza, ilargiak,  asteroideak, kometak, gas eta hautsa ere.  
 
Planetak izar baten inguruan orbitan dauden objektu handiak dira. Gure sisteman bi taldetan sailkatzen dira: 
  • Barneko planetak, txikiak, trinkoak, harrizkoak eta metalezkoak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte.
  • Kanpoko planetak, handiak, arinak eta gasezkoak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.







 - PLANETAK


MERKURIO 

Merkurio Eguzki - sistemako planetarik txikiena da 2.439,7 kilometroko erradioarekin, eta Eguzkitik hurbilen dagoena. Eguzki-sistema osoko orbitarik laburrena du. Merkurioren gainazalak Ilargiaren gainazalaren antza handia du, krater askorekin. Krater horiek tamaina oso ezberdinekoak dira.

Bernini kraterra.


ARTIZARRA

Artizarra eguzki- sistemako bigarren planeta da. Ez du satelite naturalik.Hizkuntza askotan Venus izenarekin ezagutzen da, Antzinako Erromako edertasun eta maitasunaren jainkosaren omenez. Ilargiaren ostean, distirarik handiena duen gaueko zeruko bigarren objektua da. Lurraren "planeta-ahizpa", dela esaten dute, antzeko tamaina, eta  masa duelako eta Eguzkiarekiko gertutasuna eta konposizioa antzekoa duelako. 




LURRA

Lurra Eguzki - sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen bakarra.

Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen.

Lurraren satelite natural bakarra Ilargia da.

Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat ematen du eta horretarako 365 egun behar izaten ditu. Mugimendu horri translazioa deitzen zaio. Horri esker, urtaroak bereizten dira.

Bere ardatzaren inguruan ere biratzen da, errotazioa deitzen da eta 24 ordu behar izaten ditu. Horri esker, eguna eta gaua bereizten dira. 



Ura egoera likidoan egoteak eta oxigeno ugariko atmosfera izateak ahalbidetzen dute bizitza Lur planetan. Ezaugarri hauek posibleak dira Lurra Eguzkiarekiko daukan kokapen egokiari esker.

Poloetan, pixka bat zapaldutako esfera baten itxurakoa da lurra. Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harriz eta metalez osatuta dago gure planeta.


M         MARTITZ 


     Lurarren eta Jupiterren artean dagoen eguzki sistemako laugarren planeta da. Kolore  gorrikoa denez, gorria izenez ere ezagutzen da. Erromatar mitologiako Marte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion. Marte erraz ikusi daiteke Lurretik begi hutsez, baita bere kolore gorrixka ere. Martek Lurraren diametroaren erdia du gutxi gorabehera.


            JUPITER                                           

Jupiter Eguzki - Sistemako bosgarren planeta da, sistemako handiena eta sistema horretan dauden gasezko la erraldoietariko bat.  Gasezko planeta da, batez ere hidrogenoz eta helioz osatuta dago, Saturno bezala. Erromatarrek Jupiter jainkoaren izena eman zioten.Jupiterren inguruan eraztun oso fin bat dago, guretzat ikustezina dena. 79 satelite ezagun ditu. Galileok ezagunak diren horietako lehenengo lauak aurkitu zituen: lo, Europa, Ganimede eta Calisto.

                             


            SATURNO

          Saturno Eguzki Sistemako seigarren planeta da, baita bigarren handiena ere, Jupiterren ondoren. Gasezko lau erraldoietako bat da, eta bere erradioa Lurrarenna baino bederatzi aldiz handiagoa da. Saturno izena nekazari erromatar jakoinarengatik du. Planetaren ezaugarri ospetsuena eraztuna da. Gutxienez 62 satelite ditu bere orbitan.



            URANO 


Urano Eguzki-sistemako zazpigarren planeta da. Eguzki Sistemako hirugarren planeta da erradioa da. Uranoren atmosfera Jupiter eta Saturnoren antzekoa da hidrogenoz eta helioz osatuta, baina honek izotz gehiago du, -224 ° C tenperatura minimoa dauka.


            NEPTUNO

     Neptuno Eguzki - sistemako zortzigarren planeta da. Eguzkitik urrunen dagoen planeta da, eta diametro handiena duten planetetatik laugarrena. Ezin da begi hutsez ikusi.Jupiter eta Saturno bezala,  bere atmosfera, batez ere, hidrogenoz eta helioz osatuta dago.  Beste planetek baino izotz gehiago du, horregatik esaten zaie Neptunori eta Uranori "izotzezko erraldoiak" direla.




        - ILARGIA, GURE SATELITEA

        Ilargia Lurraren satelitea da. Ilargiak ez du berezko argirik baina Eguzkitik jasotzen duen argiak islatzen duenez disdiratsua ikusten dugu. Bertan ez dago bizitzarik urik eta atmosferarik ez dagoelako. 

ILARGIAREN FASEAK
LURRA, EGUZKIA eta ILARGIA

 ILARGIAREN MUGIMENDUAK   Ilargiak bi mugimendu egiten ditu:                                                 - Errotazioa, bere baitan.

Translazioa, Lurraren inguruan.



  ILARGIAREN FASEAK  

        Itxuraren arabera lau fase bereizten dira Ilargian:       




            ILARGIA ETA ITSAMAREAK  



GALAXIAK


   

GALAXIAK UNIBERTSOAN DAUDEN IZAR MULTZO ERRALDOIAK DIRA.

Galaxiak formaren arabera sailkatzen dira:

  • eliptikoak,
  • kiribilak,
  • barradunak eta
  • irregularrak. 
Gure galaxia ESNE BIDEA da eta forma kiribila du.






                                                UNIBERTSOA, IZARRAK ETA GALAXIAK

Izarrak hidrogenoz, helioz eta beste gasez osaturik daude eta horien erreakzioen ondorioz beroa eta argia sortzen dira
Eguzkia ez da laua eta ez da geldirik egoten; gauez  izar bati begiratzen diozunean dir-dir egiten duela konturatuko zara, ez badu dir-dir egiten planeta bat da.
Egunean ez dira izarrak ikusten gure eguzkiaren argiarengatik.


UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK



Astronomoek diotenez, badira unibertsoan objetu edo fenomeno bitxi batzuk: QUASARRAK ETA ZULO-BELTZAK.
  • QUASARRAK zulo beltz handiek dituzten galaxien erdiko guneak dira, pisu handikoak eta oso argitsuak. 
  • ZULO BELTZAK ez dira ikusten eta inguruko guztia irentsi egiten dute, baita argia ere.
Dentsitate handi-handiko materia-kontzentrazioak dira zulo beltzak. Grabitazio-eremu handia dutenez, argiak ere ezin dio ihes egin eremu horri, oso azkar ibili arren. Ia ikertutako galaxia guztiek dute zulo beltz bat erdigunean. Eguzkia baino askoz masa kontzentratuagoa duten izarrak desegitean, masa txikiagoko zulo beltzak sortzen dira. Zulo beltz batean zenbat eta gorputz gehiago erori, orduan eta masa handiagoa izango du, eta hortaz, grabitazio-erakarpena ere handitu egingo zaio.